XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Estalkiaren aurrekaldeko barneko aldean ez dago deus.

Dotrinaren lehen orrialdean hau dakar tintaz:

Este librito bascongado es de Juan Miguel Garciacelay en Orbara á 22 de Mayo del año 1835.

Aldamenean lagun horren beraren sinadura.

Pean berriz:

Y sobre todo si lo pierde el dueno sele bolbera cuanto antes. Juan Miguel Garciacelay.

Orrialde honen goiko aldean lapitzez beste 35 bat.

Orrialdearen beheko aldean eta lapitz beraz Aribe herri izena dago idatzita.

Lehen orri honen atzeko aldean berriz beste lagun baten izena dugu: Anjel Pedroarena En el lugar de arive de 1862

Beherago bada gaizki egindako batuketa bat.

Izenbururik gabeko dotrina honek 44 orrialde ditu.

Hauen ondorengo orria erauzirik dagoela dirudi, eta gelditzen den pusketa zuri zuri dago, ezer idatzirik ez duela.

Barne nahiz kanpo deus idatzirik ez duen estalkiaren atzeko aldea baino lehen bada hautsitako beste orri bat, eta bertan irakur daitekeena gaztelaniaz dago.7Orri horren kanpo aldean hauek irakur ditzakegu goitik behera: parece; oración; al que lea; que no; la escueta; se le enseñaler eta á 2 de Marz.

Barreneko aldean berriz: 696; man; som; acion; desap; se alegra; 6788910; por; Pedroaren eta ara a 6 de M

Estalkiak arrasto gorri batzu ditu.

Egileez

Arestian eman ditugun datuen arabera begien bistakoa da soilik dotrinek dakartzaten lekukotasunak baliaturik ezinezko dela egileez deus jakin ahal izatea.

Itxura guztien arabera dotrinetan ageri diren izenak erabiltzaile edo jabeei dagozkie, ez egileei.

Dena den, eta filologiari interesgarri zaionez, esan dezagun, gure uste apalean bederen, dotrinek ageri dituzten hizkuntz ezaugarriak aetzak direla, eta bi dotrinen itzultzaileek Aezkoako hizkera eman zutela funtsean.8 Ezein euskalkiz idatzitako testu batean ageri diren beste euskalki edo hizketarako agerpenen kopurua neur eta mailaka daitekeen zerbait da, hizkera oinarrizkoa ia beti bat delarik.

Aezkoan azaldutako testuen kasuan horrela gertatzen da nahiz mailak ere badiren.

Voss-ek dioen bezala, Furthermore, the distinction between dialect mixture and relicts is more a matter of degree than of kind. (1988, 605).

Aezkerazko testuei dagokienez, garbi dakusagu, batetik, Garralda, Aria eta Orbarako dotrinak leudekeela, kanpotikako formez hornituago direla Abaurrepeakoa, eta Satrustegik Aribeko prediku gisa bildutako beste testu bat, baina azken bi hauetan ere, oinarri hizkera bakarra da, dialektu nahasketaren mailara iritsi gabe.

Aribeko predikua ez da Bonaparteren bilduma barrenekoa, era Satrustegik argitaratu asmo du, guri aurretik kopia bat eskuzabal utzi digularik.

Dotrina hauetan ageri diren hizkuntz ezaugarriez zehazki eta patxadaz idazteko asmorik ez dugu falta, baina oraingo gure hau ez da argitalpena baino; ez dugu gainera honelako testuek dialektologiarako duten garrantzia gutiesteko inolako xederik, hots, polimorfismoen, aldakortasunaren edo interdialect direlakoen garrantziaz jabetzen gara.

Gaur egun, eta dialektologi kontuetan areago, erabat onartzen da dialektu baten edo testu baten barreneko aldakortasuna ere hizkuntzalaritza orokorraren teoriaren atal bat gehiago dela.

Hona Dees-en hitz zehatzetan paraturik:The modern observer must be prepared to accept as perfectly legitimate a linguistic behaviour that cannot be described in terms of grammatical rules applying with an absolute regularity.